80. hamarkada zen txakurren gaiari serioski heldu genionean. Garai hartan, beste lagun batekin batera Pirineotako Mastina eta Pirineotako Montaña arrazak haztea erabaki genuen.
Zerbait garbi izatekotan, betidanik izan dugun txakur handiekiko gustoa da, landako txakurrak, txakurtzarrak azken finean.
Lehen urteak oso gogorrak izan ziren, kalitatezko kumeak ateratzen saiatzen ginen arren esperientzia gutxi eta sorte txar asko izan genuen, umealdi gehienetan bait genituen arazoak: Hilkortasuna altua, titi-uzte goiztiarrak, mastitisa etab. bidailagun izan genituen lehen urteetan. Bestalde urte haietan hazkuntzari buruz asko ikasi genuen, zer egin zer ez egin...
1987ko udaberrian Frantziako hegoaldean ibili ginen Pirineotako Montaña arrazako txakur-kume ar baten bila. Poun egon ginela gogoratzen dut, baita Lannemezan-en, Foix-en, Le Pertus-en, Argeles Gazos-en eta Pontoux deituriko herritxo batean, Tarbes ondoan. Herritxo honetan jaio zen San Bernardoarekiko gure interesa. Leku honetan Rigolé familia bisitatu genuen. Garai haietan Pirineotako Montaña, Terranova eta San Bernardoak hazten zituzten, Chemins dex Preux afijoarekin.
Etxalde hartan sartzearekin batera bi hilabetetako sei San Bernardo txakur-kumearekin topatu ginen aurrez-aurre, une berean arraza honek liluratu ninduelarik. Gogoan dut haien ilearen leuntasuna, Mastin eta Montañen ile latzera ohitua bait nengoen. Gogoan dut ostegun bat zela, eta handik etxera itzuli ginela gure bidaiari amaiera emanez. Baina hainbesterako izan zenez txakur-kume haiek sortu zidaten lilura, Larunbatean nire bikotearekin itzuli nintzen gure lehen txakur-kumea izango zela erostera.
Daykiry Dex Chemix Dex Preux deituriko ar bat ekarri genuen.
1988ko udan iritsi zen gure etxera lehen emea, gogoan dut Effy Du Val De La Tomiere deitzen zela. Beranger Claude deitutako hezitzaile batena zen, haztokia Paris inguruan zuena, eta Rigolé familiak ekarri zigun. Orduan hartu genuen San Bernardoak hazteko erabakia, eta gure lehen umealdia 1991ko udaberrian izan genuen, konkretuki apirilaren 28an. Ama Effy izan zen noski, eta aita urte haietan Julián Hernández eta Paula Jiménez-ek Madrid-en zuten txakur bat izan zen, Von Celler Schlob haztokitik eta Pascha (Napoleon) deitzen zen.
Pascha-ren alde egin genuen hilabete batzuk lehenago gure lehen San Bernardoa estrikninak jota erori bait zen.
Gogoan dut garai hartan erakusketa askotan parte hartu genuela, haien artean Espainako San Bernardo elkartearen monografikoan lehen aldiz parte hartu genuen, ordurako bazkide ginelarik.
Gure lehen umealdia 8 txakur-kumetakoa izan zen, horietatik 4 ar: Gabai, Galtzagorri, Gaskoi eta Gogor eta 4 eme: Garai, Garazi, Gau eta Gero. 8 txakur-kume hauen artetik hiru hartu genituen, Gabai, Gero eta Garazi. Hiru hauek osatu zuten gure hazkuntzaren oinarria.
Ziurrenik zure buruari galdetuko diozu zergaitik hasi ginen G hizkitik izendatzen eta ez A hizkitik normala den bezala. Gauza da ar bat guretzat nahi genuela, eta Gabai izena gustatu zitzaigunez G hizkitik hastea erabaki genuen.
1993ko urtarrilaren 22an,gure eskaerari erantzunez Espainako txakur arrazen sustapen elkarteak Espainako jatorri liburuaren E.J.L. komisioaren bidez "BAZTERREKO ETXEA" afijoa erabiltzeko baimena eman zigun.
1992ko abuztuan, konkretuki abuztuaren 6an,gure bigarren umealdia izan genuen,7 txakur-kumez osatua, bost ar eta bi eme.
1993ko otsailaren 9an gure afijoa zeraman lehen umealdia jaio zen. Gaur egun arte 2004ko apirilaren 22an, San Bernardoen 29 umealdi eta 189 txakur-kumeak izan ditugu.
Azkenik, eta honaino irakurri izan duena ez aspertzearren sarien atala gainetik ikutuko dut. Arrotasunez esan dezakegu bere garaian nabarmendu ziren aleak hazi ditugula, bere-gure gloria unea izan zituelarik. Gure txakurrik sarituenarekin hasiko gara, Mantzur Bazterreko Etxea, ( Mozart bere jabeentzat): CH. Espainia 97, CH. Nazioartean 98, CH. Portugal 99, SUBCH. Europa 98, Catalunyako CH. 96. urtean, BIS 97an eta RBIS. 98an, W.U.S.B. 99an (Porton) EXC. 1º Garaile motan, CH. Monaco 2000 urtean, 24 CAC, 23 CACIB, 44 arrazako oberena, 2. taldeko 1go taldeko oberena eta 7 taldeko erreserba.
Monografikoen atalean, 96. urtean Burgosen Werner Schmid epaile zelarik, BIS IL., buru hoberena eta Espainian jaiotako zakur hoberena. 96. urtean Porton, Roland Hans epaile zelarik EXC. 1º CAC-QC., 97. urtean Faenzan (Italia) Antonio Morsiani memorialean, Reinold Welsch epaile zelarik EXC. 1º CAC IL. ar hoberen absolutoa. 97, urtean, Julián Hernández epaile zelarik BIS. IL., buru hoberena eta Espainian jaiotako zakur hoberena. 98. urtean Soupes-Sur-Loing-en Frantzian, C. Lafay epaile izanik EXC. 1º CAC, BIS IL. 99. urtean Castelló D´Empuríes-en Giovanni Morsiani epaile izanda, BIS Absolutoa eta Espinian jaiotako txakur hoberena.
Azpimarratu ditzakegu ere Leize Bazterreko Etxea Portugalgo eta Espainako txapelduna, Poztun Bazterreko Etxea, Espainia, Frantzia Portugal eta nazioarteko txapelduna, Gabai, Espainako txapelduna, Harro, hau ere Espainiako txapelduna, Dirudienez Bazterreko Etxea, Munduko Txapelduna gazteen artean, Jentilarri Bazterreko Etxea Portugalgo Txapelduna , Jo Bazterreko Etxea Portugalgo Txapelduna eta Kalakari Bazterreko Etxea, Espainako Txapelduna.
1998. urtea urte berezia izan zen guretzat, monografikoen hiruko bat egitea lortu genuen: Leize Bazterreko Etxea BIS izan zen Portugalen, hurrengo egunean Poztun Bazterreko Etxea BIS izan zen Espainian eta Mantzur Bazterreko Etxea BIS izan zen Frantzian.
Umealdi loteetan lortutako lehen postuek poztasun handia eman digute, gure ustez hazle batek jaso dezakeen saririk hoberena bait da. 94 eta 99 urteen artean lau alditan jaso genuen sari hau, bestalde 96. urtean Portugalgo monografikoan lehen umealdi lotea atera genuen.
97. urtean Faenzan (Italia), Antonio Morsiani Memorialean ahaztu ezin daiteke 2. umealdi lotea jaso genuen, baina alor honetan jaso dugun sari garrantzitsuena, hobeto esanda jaso ditugun sari garrantzitsuenak, Munduko W.U.S.B. (Munduko San Bernardoen Elkartea) txapelketan jaso genituenak izan ziren 99 urtean Oporton: Munduko Txapeldunak izan ginen 1º eta 3. umealdi lote hoberen saria jasota.
Zihur sari bat baino gehiago aipatzea ahaztu zaigula horregaitik, aipatu ez ditugun txakurren jabeei barkamena eskatzen diegu.
Mende berriarekin sorte txarra iritsi zen gurera, baina atzean uzten ari garela dirudi. Hausnartzeko beta izan dugu eta aurrerantzean lan asko egingo dugu arraza hobetzeko.
Aldakako displasiari dagokionez, ale asko ikutzen dituen gaitza tamalez, 2002. urtean erradiografian C-D-E mailetan katalogatuak dauden aleak ez gurutzatzea erabaki genuen.
Gaur egun B mailan katalogatuak dauden hiru emerekin ari gara lanean.
Bide batez San Bernardo bat duten pertsona guztiak animatu nahi ditugu txakurra erradiografiatu eta emaitza elkarteko boletinean publikatu dezaten, txakurra hazteko izan edo ez. Displasiaren kontrako borrokan jabeak eta hazleak elkartzeari beharrezkoa deritzogu.
Azkenik, ezkerronekoa izatea gauza ona denez, gure historiari dedikatutako kapitulo hau ezin dugu itxi Julián Hernández eta Paula Jiménezi, Josep eta Rosa Blankari, Rui eta Delfinari, Pinedo familiari, Luis Miguel Azebedori, Montse eta Joxetxori, Javier Sainzi, José Luis Pazosi, Ivani, Frani, Javiri, José Luis eta Mª Doloresi etab. ezkerrak eman gabe, haiek gabe historia hau idaztea ez bait zen posible izango, haiek ere gu bezain protagonista direlako historia honetan, une txarretan animoak eman dizkigutenak, eta une onetan gurekin egon direnak.
Aipamen berezi bat egin nahi dugu hazte kapituloari dagokionez Baron Von Fugerhof, Gabai eta Takel Bazterreko Etxea txakurrei arrei dagokienez eta Garazi, Kezka eta Sua emeei dagokienez.