![]()

Nafarroan aurkitzen gara, Iturmendin, Nafarroako
mendebaldeko Burunda deritzon bailaran dagoen 360 biztanleetako herrian. Burundarekin
batera, Barranka, Aranatz, Ergoiena eta Arakilek Sakanako bailara osatzen dute,
Arabako mugatik hasi eta Irurtzunerainoko herriak biltzen dituena.
Iparraldean Altzania eta Aralarreko
mendizerrak dauzkagu eta hegoaldean Urbasa-Andiako parke-naturala. Mendizerra
hauek pagadiz eta belardi zabalez osatuta daude, eta hauetan maiatzetik urrira
latxa arrazako ardiak, zaldiak eta pirineotako behiz osatutako aziendak bazkaltzen
dira. Mendi hauetako ardi esne gaztak dira Aitzkorriko mendizerran egiten
direnekin batera Idiazabalgo jatorri izena jasotzen dutenak.

![]()
Aralar,
Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mendizerra da, bere azalaren bi herenak Nafarroako
lurretan daudelarik. Aralarren aurki dezakegun trikuharri konzentrazioa, Iberiar
Penintsulako iparraldeko garrantzitsuenetakoa da.
Sakanako bailara gainean Uharte-Arakilgo ingurutik ateratzen den hormigoizko pista jarraitzen badugu, Aralarko Mikel Deuna Santutegi mitikoa dagoen tontorrera iritsiko gara. Hemen Santutegiaz gain jantoki eta ostatua ere aurkituko ditugu. Santutegia, 3 habearte eta absideko eliza erromanikoa da eta bertara sartzeko kanoi-erdiko ganga batez estalitako arkupe bat pasa behar da. Barruan beste kapera bat dago, hau erromaniko berantkorrekoa, Mikel Donearen irudia, zeinek buru gainean gurutze formako lignim crucis-aren erlikarioa duen eta azkenik XII.mendeko arte-altxor preziatuenetakoa: Aralarko erretaula esmalteduna.
Hemendik gertu Guardetxe, mendizerran zehar burutu daitezkeen hainbat txangoren hasiera da, trikuharriak bisitatu, gailurretara igo edo Araitzko bailara azpian hartzen duen Malloaketako balkoira adertu gaitezkelarik..

![]()
Irurtzungo herri industrializatuan hasten gara ,Biahizpeko zintzurraren alboan , gaineko aldetik bailararen zati handi bat ikus daitekeelarik. Egiarretarantz joan ezkero Itxasperriko Santiagoko ermita nabarmentzen da.
Autobian zehar aurrera eginez lehen arkituko ditugu herri garrantzitsuenak Hiriberri eta Uharte-Arakil dira. Azken hau bastida moduko herrietako bat da , erdi aroan gotortua Barranka-Burunda bailarak defendatzeko . Hartatik gertu , ibaiaren beste aldean Zamartzeko Santa Mariako monastegi erromanikoa aurkitzen da.
Aurrera eginez Arruazura iritsiko
gara lehen, eta Lakuntzara ondoren , zeinak enparantzan XVI. mendeko pikota
edo urkabea mantentzen duen . Aurrerago , Arbizu , erdi aroko dorre sendo bat
mantentzen duena. Etxarri Aranatzarera iristen gara , bastida moduko beste herri
bat , non duela gutxi lehenago jauregi izandako udala zaharberritu den.
Iturmendi
eta Urdiain bisitatzeak merezi du , eliz handi eta harrizko etxe dotoreak ,
gehienak armarriekin ,ezagutzeko. Iturmendin Aritzagako ermita ikus dezakegu
, izen berdineko herri despopulatuaren eliza omen zena eta oinarri errektangularra
duena . Portada erromanikoak puntu erdiko hiru arki bolta dauzka bi kapitel
dauzka alde bana , zeintzutan aurpegiz azaltzen diren animalien irudiak ikus
ditzakegun harrian landuak . Portadako gorputz-irtenuneari akabera imanes sei
zuburuko sorta dago , ziurrenik lehenago teilatu bat eusten zuelarik.
Bestela ere , udal-dermioa iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duen PR 130 NA ibilbidea egin dezakegu , oso egoera onean mantentzen den erromatar kaltzadaren zati batzuk zeharkatuz , ikatz bejetala egiteko erabiltzen ziren txondorrak ikusiz , Gipuzkoako mugan dagoen Bernoako Trikuharria ahaztu gabe eta Santa Marinako arriahaundikoa bisitatuz , izen berdineko ermitaren inguruetan.
Altsasu eta Olazti herri-xarma galdu dute hirigune industrializatuak dira. Altsasun Asuntzioneko eliza bisita daiteke , baita Santo Cristo de Otadia eta San Pedroko ermitak ere , azken hau Urdiaingo mugan kokatuta , izen bereko zelaietan eta ehun urteko haritzez inguratua. Ate nagusiko ataburuan inskripzio bat dauka , non Gartzia Ximenez Nafarroako lehen errege aldarrikatzen den , 717. urteko urtarrilaren 20an.
Olaztin San Migeleko eliza , XVI. mendeko gotorleku-eliza bikaina dago. Herri hontan jaiotzen da Urbasara igotzen den errepidea.

Sakana hegoaldean dauden bi mendizerra hauek, ipar-mendebaldeko Nafarroa
hezea eta lizarraldearen arteko transizio zona osatzen dute.
Parque natural izendatuak izan ziren 1997ko martxoan gordetzen duten aberastasun geologiko, biologiko, ekologiko, paisajistiko eta arkeologikoa dela eta.
Ezagutu ahal izateko Lizarragako mendate eta behatokira doan errepidea hartuko dugu. Mendatea igo eta gero tunela zeharkatuz lizarraldeako isurialdera irteten gara, Zunbeltzeko bailara gainera, Urbasa eta Andiaren mugalerroa.
![]()

Urbasara igotzeko bigarren mendatea Olaztin hasten da, NA 7185 errepidea itxietako mendatea aurkituko dugu , aurrera jarraitu ezkero mendizerra zeharkatuko dugu iparraldetik egoaldera. Abeltzainentzako pistetatik barna sartzea ez dago baimendua , otsaportilloko errepidetik izan ezik, mendizerra barruko sortaldearen zati handi bat zeharkatuz aterpe bateraino iristen dena. Aterpe hau Altsasuko Mendigoizaleak mendi elkartearen esku dago.

Errepide nagusiak Bioitzako zelaia
zeharkatzen du . Non izen bereko kanpina aurkituko dugun . Arafekozuloiturria
pasa eta gero Urbasako jauregira iristen gara , abelgorri , zaldi eta ardiz
zipriztutako zelaiaren bista ederrak izango ditugularik. Errepideak aurrera
egiten du Urederrako sorlekurantz eta mendatean behera egiten du Ameskoa eta
Lizarraldearantz.